2010
OTSAILA
- Otsailak 2- Amaitzen da “Egunkaria” auziko bista publikoa. Alde guztiek berresten dituzte euren posizioak. Defentsak dioenez «zuzenbidean eta justizian absoluzioa baino ez da posible». Iñigo Iruinen hitzetan «logikoak ez diren interpretazio batzuekin abiatuta, nola liteke epaiketara iristea?». Fiskaltzak bat dator absoluzio eskaerarekin, akusazio herritarra zigor eskaera mantentzen duen moduan.
- Otsailak 2- Auzitegi Gorenak berresten du eztabaida politikoa ez dela delitua. Ibarretxe, Patxi Lopez eta Rodolfo Ares, Arnaldo Otegi buru zuten Batasunaren delegaritza ezberdinekin mintzatu ziren. Foro Ermua eta Dignidad y Justicia elkarteen inpultsoaz Euskadiko Justizi Auzitegiak desobedientzia delitu zantzuak ikusi bazuen ere epaiketa burutzeko, orain Gorenak kontsideratzen du bista publiko haste hutsarekin Justiziari “kalte larria” eragin zaiola.
URTARRILA
Urtarrilak 30- Babes zabal batekin eta ekitaldi hunkigarri baten bidez aurkezten da Adierazi EH Ekimen Herritarra Bilboko Euskalduna Jauregian.
Urtarrilak 25- Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Txelui Moreno, Mañel Serra, Miren Zabaleta eta Amaia Esnal auzipetu ditu eta epaitzeko agindua eman du. Epaileak “Bateraguneko edo Ezker Abertzalearen Koordinaziorako Batzordeko edo zuzendaritzako” kide direla azaldu du kaleratutako auzipetze autoan. ETAko kide izatea egotzi die, Bateragunean haren menpe aritzen direla adierazita.
Urtarrilak 02- Debekuen gainetik, milaka eta milaka lagun kalera atera dira Bilbon euskal presoen eskubideen alde. “Dagozkien eskubideen jabe, euskal presoak Euskal Herrira” lelopean, hiriburuko Kale Nagusia bete du jende uholdeak.


