2009
ABENDUA
Abenduak 31- Espainiako Auzitegi Nazionalaren epailea den Ismael Morenok, Dignidad y Justicia tarteratutako helegitea onesten du, Etxerat-en manifestazio deialdia debekatuz. Hori ikusirik, ezker abertzaleak, Aralarrek, Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta Abertzaleen Batasunak bat egiten dute euskal presoen eskubideen alde kalera ateratzeko deialdia plazaratzeko.
Abenduak 19- Manifestazio erraldoia Bilbon, Egunkaria-ren epaiketaren aurka eta auzipetuen alde. Milaka eta milaka lagun batzen dira, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleagak babes zabala eta askotarikoa jasoz. “Bildu beharra dauka herri honek”, Torrealdairen hitzetan. “Ez dugu nahi gure aurkako zigorraren bitartez euskalgintzaren aurkako zigorrari bidea etorkizunean ireki diezaioten”.
Abenduak 15- Egunkaria-ren kontrako epaiketaren hasiera, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Euskal Herritik joandako eragile asko babesten dituzte auzipetuak. Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleagaren txanda: “Egunkaria-k ez zuen loturarik izan ETArekin”. Miguel Angel Carballo fiskalak ez du galderarik luzatzen..
Abenduak 10- Hilaren 12an Madrilen Egunkaria-ren babeserako plataformak antolatutako manifestazioa debekatzen du Gobernuko ordezkariak. Bere ustez, Auzitegi Nazionalak “Egunkaria proiektu terrorista baten parte” dela esateko “frogak” daudelako.
Abenduak 1- Batasunaren, EHAKren eta ANVren kontrako sumarioa (4/08) amaitutzat ematen du Baltasar Garzonek, eta 43 lagun auzipetzen ditu. Pernando Barrena, Juan Joxe Petrikorena, Maite Diaz de Heredia, Marije Fullaondo, Karmele Berasategi, Nekane Erauskin, Ino Galparsoro, Juan Carlos Ramos, Jesus Mari Agirre, Sonia Jacinto, Kepa Bereziartua, Jose Manuel Jurado, Eusebio Lasa, Imanol Iparrragirre, Joana Regueiro, Anjel Mari Elkano, Asier Imaz, Mikel Garaiondo, Marisa Alejandro, Haizpea Abrisketa, Arantza Santesteban, Ibon Arbulu, Karmele Aierbe, Jon Kepa Garai, Mikel Etxaburu, Ana Lizarralde, Aner Petralanda, Patxi Urrutia, Mikel Gotzon Zubimendi, Nuria Alzugarai, Egoitz Apaolaza, Gorka Murillo, Iñaki Olalde, Iñigo Balda, Gorka Diaz Martin, Unai Fano, Maite Fernandez Labastida, Aitor Aranzabal, Joseba Zinkunegi, Alazne Arozena, Peio Galvez, Antton Gomez eta Asier Arraiz daude sumario honetan.
AZAROA
Azaroak 28- Gazte mugimenduaren aurkako operazioa salatu eta Euskal Herriko gazteria babesteko manifestazioarekin bat egiten dute Bilboko kaleetan milaka eta milaka lagunek.
Azaroak 26 eta 27- Segiko kide izatea egotzita hasten dira deklaratzen Fernando Grande Marlaskaren aurrean. Guztiak inkomunikatuta deklaratu zuten eta tratu txarrak salatu dituzte, euren artean poltsa, kolpeak eta jazarpen sexualak. 28 espetxeratuak izan dira. Oihana Fernandez, Raul Iriarte, Joseba Dalmau eta Iker Martinez Urdazi fidantzapean askatu ditu epaileak..
Azaroak 24- Segi gazte mugimenduaren kontrako sarekadan, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak 34 lagun atxilotzen ditu eta, gauza bera egiten saiatu gutxienez beste zortzi lagunekin. Guztien etxebizitzak ez ezik, gaztetxeak, herriko tabernak, peñak eta auzo elkarteak ere miatu ditu bi Gorputz Polizial horiek. Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu eta zuzendu du operazioa. Gipuzkoan Aitziber Arrieta, Eihar Egaña Maialen Eldua, Oier Ibarguren, Ibai Esteibarlanda, Euken Villasante, Mikel Aiestaran, Aritz Lopez, Garazi Rodríguez, Iratí Mujika, Xumai Matxain eta Irati Mujika. Nahia Aguado, Idoia Iragorri, Mikel Arkaitz Totorika, Aritz Petralanda, Joseba Dalmau, Eñaut Aiartzaguena eta Oier Zuñiga. Araban atxiloketa guztiak hiriburuan egin zituzten: Jagoba Apaolaza, Jon Anda, Bittor Gonzalez, Jon Liguerzana, Aitor Liguerzana, Zumai Olalde, Goizane Pinedo, Unai Ruiz eta Nestor Silva. Nafarroan Oihana Fernandez, Raul Iriarte, Garbiñe Urra, Jon Ziria, Amaia Elkano, Mikel Eskiroz eta Itxaso Torregrosa.
Azaroak 20- Nazio Batuen Erakundek Torturaren Aurkako Batzordeak inkomunikazioa kentzeko eskatu zion Espainiari. Inkomunikazio aldiak atxilotuen oinarrizko eskubideak murrizten dituelako, eta tortura eta tratu txarrerako bidea ematen duelako egin zion gomendio hori Espainiako Gobernuari.
Azaroak 11- Batasuna, Herri Batasuna, AuB. Herritaren Zerrenda eta 218 herri plataforma legez kanporatzean ongi jokatu zela berresten zuen Estrasburgoko Auzitegiak. Giza Eskubideen Auzitegiaren epaiari jarritako helegitea ez du tramitera onartu, eta legez kanporatzeak behin betikotzen ditu.
Azaroak 03- Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodríguez eta Sonia Jacinto espetxeratzeko erabakia hartzen du Baltasar Garzon epaileak, defentsen helegiteak atzera botata.
URRIA
Urriak 22- Karmelo Landaren atxiloketa eta espetxeratzea arbitrarioak izan zirela ebazten du Bidegabeko Atxiloketak aztertzen dituen NBE Nazio Batuetako Lan Taldeak. Halaber, Espainiako Estatuari agindu zion epaiketa egin eta amaitu bitartean militante independentista aske uzteko eta prozesu osoan jasandako kalteen “ordaintza publikoa” egiteko. Alderdi politiko batean “legezkoa edo legez kanpokoa izan, lanean edo zuzendaritzan aritzeak ez du zertan delitu izan behar” nabarmendu zuen lan taldeak.
Urriak 17- Ezker Abertzaleko militanteak lan politikoa egiteagatik atxilotu eta espetxeratzea salatu zuten milaka lagunek ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek Donostian deitutako manifestazioan.
Urriak 16- Amnistiaren aldeko Batzordeak eta Askatasunaren kontrako epaia berresten du Auzitegi Gorenak, “talde terrorista” direla kontsideratuz. Hala, zortzi urtetik hamar bitarteko espetxe zigorra ezartzen dizkie hogei lagunentzat. Aitor Jugo, berriz, absolbitu egin zuen. Behin behinean aske zeuden zazpi lagun atxilotzeari ekiten diote: Ainhoa Irastorza, Gorka Zulaika Iker Zubia, Jagoba Terrones Algortan, Jon Beaskoa, Aratz Estonba Donostian eta Josu Beaumont atxilotzen dituzte. Aurrerago Julen Larrinaga ere.
Urriak 16- Garzon epaileak Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodríguez eta Miren Zabaleta kartzelaratzea agintzen du, “erakunde terroristako kide” izatea leporatuta. Rufi Etxeberria eta Ainara Oiz aske utzi zituen, neurririk gabe. Mañel Serra, Amaia Esnal eta Txelui Morenori, berriz, hamarna mila euroko bermea ezarri zien aske geratu ahal izateko. “Polizien jarraipenaren arabera, ezker abertzalearen koordinazio batzordea” osatzen omen zuten.
Urriak 13- Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria, Rafa Diez Usabiaga, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodríguez, Amaia Esnal, Txelui Moreno, Miren Zabaleta, Mañel Serra eta Ainara Oiz atxilotzen ditu Espainiako Poliziak LABen Donostiako egoitzan. Baltasar Garzon epaileak agindu du polizia operazioa Mahai Nazional berria osatzea egotzita. nagusian atxilotu zituzten lehenengo bostak, Igaran, eta sindikatuaren egoitza zein atxilotuen etxebizitzak miatu zituzten. Perez Rubalcaba Barne ministroak justifikatzen du atxiloketa: “Indarkeria dagoen bitartean, erradikalek ezingo dute politikarik egin. Poliziak sistematikoki galaraziko dio”.
Urriak 09- Arnaldo Otegi, Joseba Permarch eta Joseba Alvarezen aurka ahozko saioa abiatzeko agintzen du Eloy Velascok, Ezker Abertzaleak 2004ko azaroaren 14ean Donostiako Anoeta belodromoan egin zuen ekitaldian parte hartzeagatik. Fiskalak 18 hileko espetxe zigorra eta 12 urteko erabateko inhabilitazioa eskatu du akusatu bakoitzarentzat, “terrorismoa goratu” edo “terrorismo delituak justifikatzea” leporatuta. Ermuko Foroak bosna urteko espetxe zigorra eta hogeina urteko inhabilitazioa eskatu du ”desobedientzia egitea eta legez kanpoko bileran parte hartzea” egotzita.
Urriak 07- Berriozarko Udaleko ezker abertzaleko hiru zinegotziak Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzen dute herriko festak hasteko txupinazoan euskal presoen aldeko elkartasuna adierazi zutelako, “terrorismoa goratzea” egotzita. Auzitegiak Fermin Irigoien, Ezequiel Martinez eta Izaskun Cebrian inputatzen ditu. Foru-zainek hogei bat lagun identifikatu zituen ekitaldian eta Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak jarritako kereila baten ondorioz deitu zituzten deklaratzera.
Urriak 05- “Egunkaria”ko auzi ekonomikoa epaiketara bidean dagoela jakinarazten duen autoa jasotzera Espainiako Auzitegi Nazionalera joan behar izan dute auzipetuta dauden zortzi lagunek.
Urriak 05- Martin Scheinin Giza Eskubideen NBEko kontalariaren iritziz, “presoen argazkiak erakustea ezin da delitu izan berez”. Bere ustez, “helburu humanitarioengatik erakusten dituzte senideek irudiak, eta ez dute goratzen terrorismoa”.
IRAILA
Irailak 01-Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak hirurogeina mila euroko bermea ezarri zien Nekane Erauskin eta Karmele Berasategi EHAK-ko legebiltzarkide ohiei espetxea sahiesteko. Bost eguneko epea ema zien bermea ordaintzeko eta hala egin ezean, espetxeratu egingo zituela ohartarazi zien. ETAko kide izatea egotzita auzipetu zituen bi legebiltzarkide ohiak Garzonek. Baita Juan Carlos Ramos alderdiko presidentea eta Jesus Mari Agirre eta Sonia Jacinto diruzainak ere. Auzipetze horiek ofizialki jasotzeko hitzordua zuten bostek Auzitegi Nazionalean.
Irailak 07- Demokrazia Hiru Milio (D3M) hautesle elkartearekin eta Askatasuan Alberdi politikoarekin lotuta, haimairulagun auzperatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon Epaileak. Auzitegi Nazionalera joateko zitazioa jarri die guztiei, auzipetze autoa jasotzera. Arantza Urkaregi, Eli Zubiaga , Iker Rodrigo, Imanol Nieto, Amparo Lasheras, Agurtzane Solabarrieta, Hodei Egaña, Unai Berrostegieta, Zuriñe Zorrozua, Fernando Anti, Jose Antonio Munduate, Xabier Isasa eta Aitor Liguerza dira auzipetutako hamairu lagunak. “Talde terroristako” kide izatea egotzi zien Garzonek aurreneko bederatzi lagunei, eta harekin elkarlanean aritzea gainerako laurei. Auzi berean inputatuta zeuden beste hamabi lagun auzitik kanpo utzi ditu Garzonek.
Irailak 7- Rufi Etxeberria ezker abertzaleko buruzagia aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak lau urte egin ostean behin behineko espetxealdian ezin dutelako denbora gehiagoz eduki.
Irailak 11- ANVren taldea desegin du Berriozarko Udalak. Espainiako Auzitegi Gorenaren agiri ofíziala jaso zuen bezperan Xabier Lasa alkateak eta une hartan eman du agindua.
Irailak 14- Atxilotuak inkomukatzearen aurka azaldu da berriro ere Amnesty International. Nazioarteko erakundeak kaleratutako txostenean gogor kiritkatzen du Espainiako Gobernuak inkomunkazioa erabiltzen jarraitzea. AIren arabera, atxilotuen giza eskubideak urratzen ditu inkomunkazio aldiak, eta torturak eta tratu txarrak ahalbideratzen ditu.
Halaber, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioari eta erkidegoetako sailei aholkatzen die atxilotze guneetan bideo eta audio sistemak ezar zitzala. Epaileei ere hainbat eskari egin zikien AIk: besteak beste, inkomunkazio eskaerei uko egiteko, eta tratu txarrak salatzen direnean “ikerketa zorrotzak eta inpartzialak” abiatzeko gomendatu die.
ABUZTUA.
Abuztua 24- Iñaki Azkunak jakinarazi due presoen argazkiak zituzten Bilboko txosnek ez dutela baimenik izango 2010ean. Txosna horiek zeintzuk diren jakiteko Ertzaintzari txosten bat eskatu zion, eta jaso bezain laster neurriak hartuko dituela jakinarazi zuen: “paper ofizialak jasotzean jaien arautegia aplikatuko dugu, eta konpartsei jakinaraziko diegu hau eta hau ez direla egongo datorren urtean”. Neurri hori “zuzenbidezko estatuaren” izenean justifikatu due.
Abendua 25- Eusko Jaularitzako Herrizaingo Sailak Etxerat elkartea legez kanpo uzteko lanean ari dela jakinarazi zuen Rodolfo Ares sailburuak. Honek adierazi duenez, Etxerat-en web orria aztertuta ondorioztatu zutela elkarte horren helburua ez dela soilik presoak euskal herriratzea eskatzea, baita haien izaera politikoa eta beraien lana aldarrikatzea eta omentzea era.
UZTAILA.
Uztailak 01- Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ETAko kide izatea leporatu die EHAKko bost kideri: Karmele Berasate eta Nekane Erauskin legebiltzarkide ohiei, Juan Carlos Ramos alderdiko presidenteari, eta Jesus Mari Agirre eta Sonia Jacinto diruzainei. Haien auzipetzea eskatu dio Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari, legez kanpo dagoen alderdi bat babestu dutela argudiatuta.
Uztailak 17- Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaileak EHAKko bost ordezkari auzipetu zituen. Talde terroristako kide izatea leporatu die Nekane Erauskin eta Karmele Berasategi legebiltzarkide ohiei eta Juan Carlos Ramos, Sonia Jacinto eta Jesus Mari Agirre EHAKko kideei. Garzonen arabera, hasieran Euskal Herriko Alderdi Komunista Batasunetik kanpoko “egitura desberdindu” moduan aurkeztu dute, baina 2005etik aurrera “Mahai Nazionaleko kideak instrumentalizatu” eta “irentsi” egin duten haren jarduera. -
Uztailak 23- Espainiako Auzitegi Gorenak EAE-ANVko udal taldeak eta Arabako Biltzar Nagusietako taldea desegiteko agindua berretsi due. 2008ko abenduan udal taldeek edo Biltzar Nagusiko taldeak desegiteko agindu ostean, haiek jar zitzaketen alegazioak aztertu ditu, eta guztiak baztertu egin ditu.
Uztailak 30- Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko 2. Salako epaimahaia Egunkaria auzia epaitzearen alde agertu da, eta epaiketa egin egingo da, hortaz. Pello Zubiria eta Xabier Alegria auzitik kanpo utzi ditue: aurrenaren kasuan iraungitutzat jo zuelako kasua eta bigarrenaren kasuan ETAko kide gisa lehen epaitu zutelako (18/98 auzia-n). Bost auzipetu geratu dira, beraz: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema
Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga.
EKAINA.
Ekainak 17- Iniciativa-Internacionalistak bozetako emaitza guztiak inpugnatu ditu Batzorde Zentralean. Europako bozetan iruzurra egon dela seguru daudela adierazi zuten, eta helegiteen bideak azkeneraino eramango zituztela.
Ekainak 23- Kazetaren itxierari buruzko azkeneko auzi saioa egin dute Auzitegi Nazionalean, 2. Salako epaimahaiaren aurrean (Javier Gomez Bermudez, Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandez epaileek osatua).
Carballo fiskalak auzia behin betiko ixteko eskaera egin du. Iñigo Iruin eta Jose Mari Elosua Egunkaria-ko defentsa abokatuek ere bai. AVT eta Dignidad y Justicia herri akusazioek epaiketa egiteko eskatu dute.
Ekainak 30- Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Herri Batasunaren, Batasunaren, AuBren, 218 herri plataformen eta Herritarren Zerrendaren auziak berretsi ditu. Bosgarren aretoko zazpi epaileek aho batez erabaki dute bi alderdien eta hauteskunde plataformen legez kanporatzeak zilegi izan direla. Espainiako Alderdien Legea babestu du horrenbestez.
MAIATZA
Maiatzak 12- “Egunkaria”-ren auzi ekonomikoa dela eta, Espainiako Auzitegi Nazionalean dekaratu dute Joan Mari Torrealdaik, Iñaki Uriak eta Txema Auzmendik. Eloy Velasco epaileak hartu die deklarazioa. Ustezko delituak ekonomikoak direnez, auzia epaitegi arruntean epaitzeko eskatu due defentsak, eta, auzibidarekin jarraitzekotan, arlo ekonomikoaren atala Tolosako auzitegira eramateko eskatu due.
Deklarazio hartzean, hiru inputatuek uko egin diote epailearen zein akusazioaren galderak erantzuetari. Dignidad y Justicia herri akusazioko abokatuek parte hartu dute saioan, baina Miguel Angel Carballo Auzitegi Nazionaleko fiskala ez da bertan izan.
Maiatzak 13- Auzi ekonomikoko hiru inputaturi lehen aldiz deklarazioa hartu ondoren (Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Txema Auzmendiri),auziarekin aurrera egitea erabaki du Eloy Velasco epaileak.
Maiatzak 16- Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du Iniziatiba Internazionalista –Herrien Elkartasuna Europako Parlamenturako hautagaitza. Alfonso Sastre dramaturgoa buru den eta zerrendakide zein abal-emaile gehienak Euskal Herritik kanpoko militante ezkertiarrak dituen hautagaitza “Batasunaren segida” zirela dio. ETAren menpe ari zela berez, eta ondorioz, baliogabetu egin behar dela.
Maiatzak 21- Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia atzera bota, eta Iniciativa Internacionalistak bozetan egoteko eskubidea duela ebatzi zuen Auzitegi Konstituzionalak.
Maiatzak 26- 291 urteren kartzela zigorra ezarri die Auzitegi Gorenak 18/98auzian .1.097 orrialde dituen kaleratutako epaiak, 38 lagun zigortu zituen eta 9 absolbitu. Guztira, 291 urteko espetxe zigorrak ezarri ditu. Auzitegi Nazionalak ezarritako kopuratua (525 urte) nabarmen murriztu du Auzitegi Gorenaren epaiak. Auzitegi Gorenak, funtsean, bere egin ditu akusazioen tesi nagusiak. Era berean, KAS, Ekin eta Xaki legez kanpoko jotzea eta desegitea ontzat jo du. Baina Orain S.A:, Ardatza S.A, Hernani Inprimategia, Lema 2000, Erigane SL. Uralde SL, Untzorri Bidaiak Ganeko, Ugao SL eta Gadusmar SL enpresen kasuan baliogabetu egin du legez kanpokotzat jo izana. Oro har, auzipetu gehienei egotzitako ETArekiko lotura ontzat jo du Auzitegi Gorenak, baina lotura horren gradua ezartzean datza aldaketa nagusia. Akusatu batzuei ETAko kide zuzendari mailan izateko akusazioa zuritu die eta beste batzuei kide izatearen delituaren ordez laguntza ematearena ezarri die.
APIRILA.
Apirilak 15-Egunkaria-ko auzi ekonomikoan hainbat eginbide berriro egiteko eskatu du Auzitegiak.
Apirialk 20- Espainiako Auzitegi Nazionalak 18/98ko auzipetuak zigortzeko erabilitako tesia frogatu gabe dagoela argudiatu dute 47 auzipetuen defentsek, Espainiako Auzitegi Gorenean. Auzipetuak terrorismo deliturik egin dutenik frogatu ez arren, horregatik zigortu zdtuztela azaldu du defentsak.
Apirilak 22- 18/98 auziko epaiaren edukia bere horretan uztearen alde agertu da Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltza. Hala, KAS eta Xaki ETA direla esaten duen teoriari eutsi dio, eta epaiaren edukia ez aldatzeko eskatu dio Auzitegi Gorenari. Nolanahi ere, edukiari eutsi arren, zigortutako 47 lagunetatik 38ri jarritako zigarroka handiegiak zirenaren ustea azaldu du Fiskaltzak, eta haiek arintzea eskatu du.
Apirialk 23- Candido Conde-Pumpido, Espainiako Estatutako fiskal nagusiak ezker abertzalea alkatetzatik botatzeko asmoz, Espaniako Legea aldatzea eskatu dio Madrilgo Gobernuari.
Espainiako Senatuko justiziaren batzordearen aurrean egindako agerraldian eman du horren berrri fiskal nagusiak. 2007ko maiatzeko udal hauteskundeetan EAE-ANVko 133 zerrenda inputatu ditu.
Apirilak 23- Berriz ere Espainiako Auzitegi Nazionalean izan diren Ino Galparsoro Arrasateko alkatea, Kepa Bereziartua EAE-ANVko presidentea eta Antton Gomez alderdiko idazkari nagusi ohia. Hiru haiei auzipetzearen berri emanda, martxoan auzipetutako ezker abertzaleko 44 lagunei autoak ematen amaitu du epaileak.
Apirialk 30- Kalean zeuden 18/98ko zortzi auzipetu.
MARTXOA.
Martxoak 31- Zortzi lagun atxilotzen ditu Espainiako Poliziak: zazpi Hernanin eta bat Urnietan. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Segi gazte erakundeko kide izatea leporatzen die. Asier Olano, Txaber Zabaleta, Aitzol Arrieta, Egoitz Balerdi, Eki Oñate, Mikel Gartzia eta Iñigo Arzelai dira Hernanin atxilotutakoak. Jon Ezeiza, berriz, Urnietan harrapatu zuten. Atxilotuen etxeak ez ezik, Espainiako Poliziak Hernaniko beste bost ostatu eta lokal miatu zituen: Aker eta Garin ostatuak, Kontrakantxa gaztetxea, La Karbonera gune okupatua eta Plaza Berrian dagoen egoitza bat.
Martxoak 23- Batasuna, EHAK eta ANVko 44 lagun auzipetzen ditu Baltasar Garzonek, ETAko kide izatea egotzita. Batasunak “de facto” bi alderdi horien “kontrola hartu” duela kontsideratzen du Garzonek. Auzipetuak Haizpea Abrisketa, Jean Claude Agerre, Karmele Aierbe Mujika, Juan Cruz Aldasoro Jáuregui, Marisa Alejandro Gordaliza, Nuria Alzugarai Garcia, Egoitz Apaolaza Goena, Aitor Aranzabal Altuna, Ibon Arbulu Renteria, Alazne Arozena Oruezabal, Asier Arraiz Barbadillo, Iñigo Balda Calonge, Pernando Barrena Arza, Kepa Bereziartua Perez, Maite Diaz de Heredia Ruiz de Arbulu, Gorka Diaz Martin, Angel Mari Elkano Etxebeste, Mikel Etxaburu Osa, Rufi Etxeberria Arbelaitz, Unai Fano Aldasoro, Marije Fullaondo La Cruz, Maite Fernandez Labastida, Ino Galparsoro Markaide, Peio Galvez Ituarte, Jon Kepa Garai Vales, Mikel Garaiondo Bastida, Antton Gomez Lorente, Josetxo Ibazeta Gomez, Asier Imaz Telleria, Imanol Iparragirre Arretxea, Joxe Manuel Jurado Torvisco, Xabi Larralde, Eusebio Lasa Altuna, Ana Lizarralde Palacios, Aurora Martin, Gorka Murillo Etxeberia, Joseba Permach Martin, Aner Petralanda Mugarra, Juan Joxe Petrikorena Leunda, Joana Regueiro Martinez, Arantza Santesteban Perez, Patxi Urrutia Jauregi, Mikel Zubimendi Berastegi eta Joseba Zinkunegi Garmendia dira.
OTSAILA.
Otsailak 03- Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak 22 gazte auzipetzen ditu, Segi erakundeko kide izatea egotzita. Segi ETAren “harrobitzat” jotzen zituen epaileak, eta ondorioz, gazteei “talde terroristako” kide izatea leporatzen die. Auzipetutakoak 2007an eta 2008an atxilotu zituzten Gipuzkoan burututako hainbat polizia sarekadatan: Alexander Etxeberria, Imanol Sagarzazu, Gaizka Ibeas, Alain Luna, Iker Zabala, Oinatz Gurrutxaga, Oroitz Gurrutxaga, Xabier Goienetxea, Xabier Lujanbio, Haizea Iriarte, Beñat Burlada, Aitor Alberdi, Josu Arruabarrena, Aitor Franco, Arkaitz Antza, Egoitz Urbe, Maitane Linazasoro, Hodeiertz Urain, Oihana Mujika, Gorka Etxeberria, Mikel Otxoa, eta Iker Iraola.
Otsailak 03- Baltasar Garzon epaileak D3M eta Askatasuna alderdiekin lotuta deklaratzera deitu ditu 13 hiritar: Askatasunaren aldetik Jose Antonio Munduate alderdiko presidente, Xabier Isasa idazkaria, eta Jaione Unanue, Urtzi Vidal eta Miriam Diaz de Tuesta hautagaiak. D3Mko kideak izateagatik deklaratzera deitutakoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoa zituen legezko ordezkariak ziren: Ainara Etxebarria, Itziar Garmendia, Eneko Agirre, Fernando Antia, Oskar Biteri Lidia Barcena, Ana Rosa Tapia eta Ainhoa Barrena. 13ek prozesatuak dira, “hauteskundeetan helburu politikoekin” jarduteagatik.
Otsailak 18- EAEko Auzitegi Nagusian deklaratzen dute Ezker Abertzalea talde parlamentariko zazpi kidek. Lekuko gisa deituak izan dira, Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista (EHAK) legez kanpo uzteko prozesuaren barruan.
Otsailak 17- Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak D3M eta Askatasunaren jarduerak eteteko agintzen du. Edozein ekimen egitea eta ikurrak erakustea debekatzen ditu, agindua betetzen ez duenari desobedientzia egotziko diola ohartarazita. Bi elkarteenak diren edo horiek erabili ditzaketen lokal eta tabernak ixteko eskatzen du.
Otsailak 12- Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota ditu D3Mren eta Askatasunaren defentsak jarritako helegiteak. Gorenaren erabakia berretsiz, legez kanpo utzi zituen haien zerrendak.
Otsailak 09- Froga zuzenik gabe izan bazen ere, Askatasunak hauteskundeetarako aurkeztu zituen zerrendak baliogabetzen dituzte Espainiako Auzitegi Gorenekeko 16 magistrauek aho batez. Askatasunaren eta EHren estatutuen antzekotasunean oinarritu zuen Gorenak debekua. Ordu batzuk lehenago gauza bera egin dute D3Mko zerrendekin, horiek ere Batasunaren jarraipena zirelakoan.
Otsailak 05- Espainiak ez ditu giza eskubideak behar bezala errespetazen “terrorismoaren kontrako borrokan” ari denean. Ondorio hori atera du Martin Scheinin Terrorismoaren Kontrako Borrokan Giza Eskubideak Bermatzeko NBEko kontalari bereziak, Espaniara eta Euskal Herrira bisita egin ostean.
URTARRILA.
Urtarrilak 22.-Amnistiaren Aldeko Batzordeak (AAB) eta Askatasuna legez kanpokotzat jo eta haiek desegiteko Espainiako Auzitegi Nazionalak 2008ko irailaren 15ean ateratako epaiaren azterketa jakitera eman du Torturaren Prebentziorako Koordinakundeak (CPT). Epai horretan, Auzitegi Nazionalak “talde terroristako kide” izatea leporatu zien 23 lagunei, eta espetxe zigorra agindu zuen haien aurka. CPTren arabera, ordea, epaian “ez dute frogatutzat eman” AAB eta Askatasuna talde armatuko kide direla, ezta erakunde horien jarduerak “ekintza terroristak” direla ere. “Ez dute froga bat bera eman haien jarduerak delito direla esateko”, esan du Torturaren Prebentziorako Koordinakundeak. Haren ustez, epaiketa AABren eta Askatasunaren jarduera kriminalizatzeko saioa izan da..
Urtarrilak 23- Ezker abertzalearen kontra beste polizi operazio bat agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Baltasar Garzon epaileak aginduta, zortzi lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta gutxienez 18 miaketa egin ditu. Iñaki Olalde eta Amparo Lasheras atxilotu ditu Araban; Eli Zubiaga, Iker Rodrigo, Arantza Urkaregi eta Imanol Nieto Bizkaian; eta Agurtzane Solabarrieta eta Hodei Egaña Gipuzkoan. Gainera, Tasio Erkziaren, Marine Pueyoren eta Miren Legorbururen etxeak miatu ditu, besteak beste.
Urtarrilak 26- Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek espetxera bidali ditu hilaren 23an atxilotutako ezker abertzaleko zortzi kideak. Demokrazia 3.000.000 sustatu eta plataforma horren bidez bozetara aurkezten saiatzea egotzi die guztiei. .
Urtarrilak 30- Espainiako Gobernuak eginahalak egiteko agindu dio Estatuaren abokatuari D3M eta Askatasunaren parte-hartzea debekatzeko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Espainiako Alderdien Legean bilduta dauden legezko ekimen guztiak abiatzeko eskatu dio alderdi politikoaren eta hauteskunde plataformen zerrendak baliogabetzeko.


