Subscribe to Adierazi

2008


AZAROA

Azaroak 2- Giza Eskubideen Europako Batzordearen txostenean argitaratzera ematen du Espaniak terrorismoaren kontzeptu hortan zehaztasunak falta direla.
Azaroak 26- Markinako 6 gazte gartzelaratuak Segirekin harremana daukatelakoan. Operazioa
Grande Marlaska epaileak zuzendu zuen eta euren etxeak miatzeaz gain, gaztetxea eta
herriko taberna erregistratu zuten. Inkomunikazio osteko itaunketa eginda, gartzelaldia
erabaki du, beste bi gazte baldintzapeko askatasunean utziz, 6000 eurotako
fidantzapean. Gaur arratsaldean Mikel atera da Curtiseko (A Coruña) espetxetik,
urtebetea barruan pasa ondoren, 18/98 kasuaren ondorioz.

URRIA

Urriak 05- Milaka persona betetzen dute Bilboko Autonomia kalea “Salbuespen egoerari aurre egin, Euskal Herriak askatasuna behar du!” lemapean. Bertan, 33/01 sumarioan zigortutakoak parte hartu zuten.
IRAILA

Irailak 17- Entzutegi Nazionalak zigortzen ditu Amnistiaren Aldeko Batzorde eta Askatasunako kideak “talde terroristako kideak” izateagatik. 8 eta 10 urte bitarteko ezpetxe zigorrak ezartzen ditu 21 auziperatuentzako. Amnistiaren aldeko bi erakundeen aktibitateak suspenditzen ditu.
Irailak 24- Grande Marlaskak espetzeratzen ditu Maider Caminos, Maitane Intxaugarra eta ez dakit zenbat gehio Ekineko kideak izateagatik. Nafarroan egindako operazioan torturak salatu dituzte.

ABUZTUA

Abuztua 04- Fiskaltzak aurkezten ditu bere alegazioak Auzitegi Gorenaren aurrean EAE-ANV eta EHAK- PCTVren ilegalizazioa gauzatzeko. Alderdi politikoen legearen bidea baliatuz, aurkeztutako dokumentazioan konsideratzen dute bi alderdiek garatu dutela “Batasunaren estrategia”.

EKAINA

Ekainak 8- Amnistia Internazionalek urtero egindako munduko oinarrizko eskubideen txostenean, 18/98 sententziaz aritzen da eta epaiketa honen harridura helarazten du.

Ekainak 18- Gaur arratsaldean Olatz atera da Valentziako espetxetik, fiantzapean, sei hilabete eta erdi barruan pasa ondoren, 18/98 epaiketaren ondoriozkoa.

MAIATZA

Maiatzak 14- Nazio Batuko erralatoreak, Martin Scheininek, Estatu espainolean egindako bisitaren ostean txosten bat argitaratu du oinarrizko eskubideen inguruan eta espaniar Estatuak urratzen dituen eskubideen inguruan.

APIRILA

Apirilak 21- Hasten da Amnistiaren Aldeko Batzorde eta Askatasunaren kontrako epaiketa, akusatuen deklarazioekin. Bertan azaldu dute euren egikaritza sozial eta politikoaren nondik norakoak eta “sententzia idatzita dagoela” konstatazioa eginda, defentsa egiteari uko egin diote.

OTSAILA

Otsailak 6- 18/98 auzia politikotzat jo dute nazioarteko begiraleek. Epaiak mugarri bat ezarri duela azaldu, eta «armarik gabeko terrorismoari» bidea ireki diola salatu dute.

Otsailak 11- Garzonek 14 euskaldun atxilotzen ditu, Batasunakoak direlakoan. Karmelo Landa, Eusebio Landa, Mikel Etxaburu edo Karmele Aierbe aurkitzen dira atxilotuen artean. Gainera, operazioan EHAKren lokalen erregistroa eta ANVk Barakaldon daukan egoitza ere miatu egin da.

Otsailak 20- Egunkaria-ren itxieraren bosgarren urteurrena bete da. Hainbat lagunek eta eragilek elkarretaratzea egin dute urteurren hartan ere Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde Kultur Parkean. Eusko Jaurlaritzak berriro eskatu du auzia artxibatzeko.

URTARRILA

Urtarrilak 24.- Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatesak deklaratzen du Audientzia Nazionalean terrorismoaren gorasarre balizko delitu batengatik. Anaitasunean ospatutako ekitaldi batean “maite zaituztegu” ohiukatu zuen Portu eta Sarasola sufritutako torturengatik. Epaileak ez du neurri kautelarrik jartzen Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatesaren kontra.

Urtarrilak 24- Salak erabaki du Egunkaria kasua auzi ekonomikoaren epaiketa Audientzia Nazionalean izatea.