2007
ABENDUA
Abenduak 01- 18/98ko beste hamar auzipetu atxilotu ditu: Paul Asensio, Patxo Murga, Miriam Campos, Bixente Askasibar, Mikel Aznar, Karlos Trenor, Xabier Arregi, Iñaki Zapiain, Teresa Toda eta Olatz Altuna.
Miriam Campos Bilbon atxilotu zuten, 09:00 inguruan, etxetik ateratzen ari zela. Auzipetuek Donostian egin duten prentsaurrekora bidean zela atxilotu dute Mikel Aznar, Donostian, etxetik atera denean. Olatz Altuna, berriz, arratsaldean atxilotu dute, Zubietan.
Karlos Trenor Donostiako Egia auzoan atxilotu dute, Bixente Askasibar Bilbon, Iñaki Zapiain Oreretan, Teresa Toda Urnietan eta Xabier Arregi Bergaran.
Abenduak 02- 18/98 auziaren harira Espainiako Poliziak Bigarren Ibarra atxilotu du Bilboko Indautxu auzoan. Joxean Diaz Urrutia ere atxilotuta dagoela jakin da.
Abenduak 05- 18/98 auziaren harira Guardia Zibilak Jose Luis Elkoro atxilotu du Bergaran, eguerdian, bere etxean.
Bestalde, auzi beragatik atxilotuak dauden Sabino Ormazabal, Fernando Olalde, Mario Zubiaga, Alberto Frias, Xabi Otero eta Iñaki Zapiain aske gelditu dira Angela Murillo epaileak ezarritako 20.000na euroko bermea ordaindu ondoren.
Abenduak 05- Fernando Grande Marlaskak espetxeratu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalaren inguruan atxilotutako hamabost gazteetatik zortzi.
Abenduak 07- Jose Luis Elkoro behin-behinean aske uztea erabaki du 18/98 auziko epaimahaiak, osasun arrazoiengatik.
Abenduak 13- Batasuna legez kanpo utzita adierazpen askatasuna eta biltzeko askatasuna urratu dituztela argudiatuz Espainiako Estatuaren aurka aurkeztutako salaketa aintzat hartzeko modukoa dela erabaki du Europako Giza Eskubideen Auzitegia eta, horrenbestez, Batasuneko abokatuek 2004ko uztailean aurkeztutako auzi eskaera tramiterako onartu egin zuen. « Batasuna Espainairen aurka » izena du, ofizialdi, auziak.
Abenduak 21- Marije Fullaondo Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea bildintza gabe espetxeratu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak. Erakunde armatuko kide izatea, eta delito hori errepikatzea egotzita bidali du kartzerala. EHAK eta EAE-ANV alderdiekin lotura izatea leporatu dio epaileak Batasuneko mahaikideari.
AZAROA
Azaroak 30- Espainiako Auzitegi Nazionalak 18/98auzian epaitutako 52 lagunetatik 46 atxilotzeko agindua eman du,
URRIA
Urriak 01- Juan Kruz Aldasoro Batasuneko mahaikideak Nafarroako Goi Auzitegian izan da epailearen aurrean deklaratzen Etxarri Aranazko festen hasieran ezker abertzaleak euskal preso politikoen alde deitua zuen manifestazioan gertatutako istiluengatik.
Urrriak 02- Espainiako Poliziak Askatasuneko kide Oihana Agirre Garcia eta Batasuneko kide Joseba Alvarez Forcada atxilotu ditu Donostian, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz. Irailaren 9an Donostian euskal presoen alde egindako manifestazioan parte hartzea eta delito jarraitua egitea leporatzen die epaileak.
Urriak 04- Espainiako Poliziak ezker abertzaleko 23 kide atxilotu dtu Seguran. Operazioa Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak aginduta egin da eta atxilotuei Batasuna “berrantolatzea” leporatzen dietela jakin da.
Urriak 05- Poliziak 23 atxilotuen etxeak miatu ditu. Baita ere Donostiako Belartza industrialdean EHAK alderdiak duen egoitza.
Urriak 07- Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelara bidali ditu Batasunaren 17 buruzagi Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Mikel Zubimendi, Juan Joxe Petrikorena, Angel Mari Elkano, Marisa Alejandro, Aner Petralanda, Ana Lizarralde, Ibon Arbulu, Joana Regeiro, Jon Garai, Juan Kruz Aldasoro, Arantza Santesteban, Hasier Arraiz, Maite Diaz de Heredia eta Maite Fernandez de Labastida), ETA “erakunde armatuko kide” izatea leporatuta. Beste lau lagun aske utzi zituen, baina bermepean: Egoitz Apaolaza, Haizpea Abrisketa eta Jean Claude Agerre harman mila euro ordainarazita, eta Patxi Urrutia (24.000 euro). Baldintzarik gabe geratu dira libre Ibon Besategi eta Xabier Albisu.
Urriak 23- Bilboko Aste Nagusian Kaskagorri konpartsak presoen aldeko ekitaldia egin izana eta konpartsaren txosnan presoen argazkiak jarri izana egotzita, Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu dute bi gaztek. “Terrorismo deituak goratzea” eta “biktimak umiliatzea” leporatu diete konpartsaren arduraduntzat eta Gaztesarea web orriaren arduraduntzat dituztenei.
IRAILA
Iraialak 04- Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak debekatu egin du hilaren 9an autodeterminazioaren eta amnistiaren alde AAMk antolatutako manifestazioa. Mobilizazioak ordena publikoa hauts dezakeela argudiatuta hartu du erabaki hori.
Irailak 06- Euskal presoen aldeko manifestazioa egiteko asmoa berretsi zuen Amnistiaren Aldeko Mugimenduak nahiz eta Herrizaingo Sailak bigarren aldiz martxa debekatu. Hilaren 4an Jaurlaritzak manifestazioa debekatu duela jakinarai du, eta horren aurrean, baimena lortzeko bigarren saiakera bat egin du AAMk. Alabaina, bigarren hori ere debekatu egin du Jarularitzak, lehenegoaren “jarraipen hutsa” dela argudiatuta.
Irailak 07- Askatasunak prentsaurrekoan salatu duenez, Mario Zapata soziologoaren autoan jarraipena egiteko gailua topatu dute. Gailuarekin batera oporretan kaleko jantzitako poliziak atzetik izan dituela salatu du Zapatak.
Irailak 17- “Deia” egunkariko Josetxo Rodríguez eta Javier Ripa umoristek eta “Gara” egunkarian artikuluak idazten dituen Nicola Lococo filosofoak Auzitegi Nazionalean deklaratu dute. Hiru kazetariei Espainiako erregeari adierazpen iraingarriak egitea eta erregearen aurkako atentatua egitea egozten diete.
UZTAILA
Uztailak 10- Espainiako Auzitegi Goreneko 61. Sala arratsaldean bildu da Batasunaren epaia gauzatu eta legez kanporaratutako alderdiaren ondasunen aztertzeko, eta ez dute erabaki kultur elkarteeen edo merkatal elkarteen izenean dauden 55 tabernen aurkako neurririk hartuko duten edo ez.
EKAINA
Ekainak 08- Espainiako Auzitegi Nazionalak espetxeratu egin du Arnaldo Otegi Ezker Abertzaleko buruzagia “terrorismoa goratu” izana leporatuta. Auzitegi Gorenak berretsi egin du Auzitegi Nazionalak ezarri zion 15 hilabeteko espetxe zigorra, eta epaia beteraztea erabaki du Auzitegi Nazionalak.
Ekainak 22- Torturaren kontra NBEk propostatutako neurrien aplikazioa Espainiako Gobernuak hiru urtez atzeratzeko duen asmoa salatu du Torturaren Prebentziorako Batzordeak. Madrilen. Espainiako Gobernuak NBEk aurkezturiko Torturaren Prebentziorako Hautazko Protokoloa babestu zuen 2006an, eta egun horretan bukatu zen Protokolo hori indarrean jartzeko epea. Oraindik orain Espainiko Gobernuak neurririk hartu ez duela salatu du batorde horrek.
Ekainak 25- Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak deklarazioa hartu die Jon Gorrotxategi eta Mikel Corcuerari, Batasunaren aurkako auziaren harira. Batasuneko diruzain ohia izatea egozten dio Gorrotxategiri epaileak, eta alderdiaren informatikaria izatea Corcuerari.
MAIATZA
Maiatzak 04- Patxi Lopez eta Rodolfo Ares PSE-EEko buruzagiek eta Arnaldo Otegi, Olatz Dañobeitia eta Rufi Etxeberria ezker abertzalekoek 2006ko ekainean egin zuten bilera dela eta, lekuko gisa deklaratu dute hamar bat kazetarik EAEko Auzitegi Nagusian.
Maiatzak 05- Abertzale Soziaistak hautesle elkarteen hautagaitza guztiak, ANVren 133 eta independiente bat baliogatzea erabaki du Espainaiko Auzitegi Goreneko 61eko sala bereziak.
Maiatzak 10- Portugaleteko Udalak arazo teknikoak direla argudiatuz Euskararen Eguna debekatu duela salatu dute hainbat erakundek.
Maiatzak 16- Sortu aurretik eta, beraz, ezer egiteko astirik eman gabe debekatu du Espainiako Auzitegi Gorenak Abertzale Sozialisten Batasuna alderdi egitasmoa. Aho batez erabaki dute 61.eko salako hamasei magistratuek, alderdia Barne Ministerioren erroldan ez ametitzea.
Maiatzak 17- Abertzale Sozialistako zerrenda guztiak eta EAE-ANVko 133 zerrenda baliogabetzeko eskatu, eta Espainiako Justiziak guztiak atzera bota ostean, egoerak atzerabueltarik ez duela jakinda, “Agian, urrutiegi joan gara, baina galbahea pasatu du” adiearazi zuen Candido Conde Pumpido Espainiako fiskalburuak. Pumpidok adierazi du, auzi horren “minbizia” kendu dutela, baina “gaixoari minik eman gabe”, hots, hauteskunde prozesua eta bozkatzeko eskubidea “ arriskuan jarri gabe”.
Maiatzak 17- Inputatu gisa deklaratzera joan da TATeko kide Aier Larrarte Donostiako Lurralde Auzitegira, Bilboko 5. instrukzioko salak deituta, prentsaurreko batean torturak salatu zituenean Espainiako Segurtasun indarren kontrako “kalumniak” egitea leporatuta. Larrarte uko egin dio deklaratzeari.
APIRILA
Apirialk 16- Ibarretxeren eta Batasuneko eta PSEko kideen aurkako auzian testigo gisa deklaratu du Miren Azkaratek EAEko Auzitegi Nagusian.
Apirilak 18- “Zibismoaren aldeko udal ordenantzak” kritikatu ditu Askatasunak, ohar baten bidez.
MARTXOA
Martxoak 26- Batasuneko kideak Ibarretxerekin biltzeagatik EAEko Auzitegi Nagusian deklaratu dute Juan Jose Ibarretxe berak, Arnaldo Otegik eta Rufi Etxeberriak.
Martxoak 29- “Egunkaria” ko beste hiru langile ohi Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu behar izan dute irregularTasun ekonomikoei buruzko auzian.
Inputatu gisa deklaratu dute Ainhoa Albisuk , Fernando Furundarenak eta Begoña Zubelzuk, 6. instrukzio epaitegian. Fiskalik ez da agertu. Dignidad y Justicia elkartekolege ordezkaria bertan izan da, akusazio partikular gisa: ez du inputatuen aurkako badaezpadako neurririk eskatu, eta epaileak ez du neurririk agindu.
OTSAILA
Otsailak 14- Paulino Luesma Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Estatuaren abokatuari agindu dio helegitea jar diezaiola Arrigorriagarako Udalak urtarrilaren 26an harturako erabakiari. Egun hartan udalbatzarrean, Udalak erabaki du BVEek hildako Jose Miguel Beñaran “Argala” ETAko buruzagiari eta ETAk hildako Fermin Monasterio taxistari zein Manuel Fuantes Espainiako poliziari omenaldia ekitaldia egitea.
Otsailak 23- Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak debekatu egin du hurrengo egunerako “Autodeterminazioa eta amnistia” lelopean Bilbon antolatuta dagoen manifestazioa.
Debeku honen aurrean, hitzaren eta erabakiaren , lurraldetasunaren eta amnistiaren alde egitera deitu du herritar talde batek.
Otsailak 27- EB Europoako Batasuneko Justizia Auzitegiak ez ditu tramiterako onartu Amnistiaren Aldeko Batzordeek eta Segik jarritako kasazio helegiteak. EBk egin zuen”erakunde terroristen zerrendan” ageri dira bi talde horiek, eta auzi horretan defentsa eskubidea ez dietela errespetatu argudiatuta jarri dute helegitea.
URTARRILA
Urtarrilak 05- Amnistiaren Aldeko Mugimenduak “Hitza eta erabakia, askatasunez” lelopean antolatu duen ekitaldi politikoa debekatu egin du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak.
Urtarrilak 19- Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du Auzitegi Nazionalak 2005. urtean Haika-Segi auziaren kontra emandako epaia, ezker abertzalekogazte mugimenuiak “erakunde terrorista” direla ebatzi du, 24 auzipetuetatik 23ri seina urteko karzela zigorra ezarri die eta bakarra errugabetu. Auzitegi Gorenak epaia eman eta berehala, Auzitegi Nazionalak 23 zigortuak bilatu eta atxilotzekon agindu ditu Espainiako Poliziari, Guardia Zibilari eta Ertzaintzari, espetxealdia bete zezaten.
Urtarrilak 20- Haika-Segiko 19 gazte atxilotzeko nazioarteko agindua eman du Auzitegi Nazionalak.
Urtarrilak 25- Espainiako Auzitegi Goreneko 61. sala bereziak, herriko tabernak Batasunaren ondare diren edo ez erabakitzeko batzarra egin du.
Urtarrilak 30- Arnaldo Otegi, Pernando Barrena eta Juan Joxe Petrikorena EAEko Auzitegi Nagusira joan dira Juan Jose Ibarretxerekin 2006ko apirilean elkarrizketa politikoa egin izanagatik “desobedientzia” egitea egotzita inputatu gisa deklaratzera.
Urtarrilak 31- 2006ko apirilaren 19an Batasunarekin biltzeagatik deklaratu du Juan Jose Ibarretxek EAEko Auzitegi Nagusian.


