Askatasunaren haize eske
2010-03-07. Berria. Xan Harriague.
Bergarako ehun hautetsi eta hautetsi ohik bat egin dute zazpi urtez herriko alkatea izan den Jose Luis Elkororen askatasuna eskatzeko, adinean gora doalako eta gaixo dagoelako.
Askatasunaren haizea izena du 1992an Koiuntura taldeak kaleratu zuen kantuak. Kartzelara gutun bat iritsi zen, eta protagonistari jakinarazi zioten aita izan zela. Alabak Haizea zuen izena, askatasunaren haizea beretzat. Bergarako (Gipuzkoa) ehun hautetsik ere askatasun haizeari hots egin diote Dueñasko espetxera igorri duten gutunean (Espainia). Zazpi urtez haien alkatea izan den Jose Luis Elkororen askatasuna eskatu diote presondegiko zuzendariari. Beharrezko duen haizea eman nahi diote herrikideari, kantuan bezala.
Elkorok 75 urte ditu. Buruko mina izaten du, baita ziatika krisiak ere. Prostatako minbizia duela eta, ebakuntza egin diote, baina zaindu egin behar du, azterketak maiz eginez. Joan den apirilean espetxeratu zutenetik, ordea, behin baizik ez diote azterketa medikurik egin. Berrikitan izan dituen bi bisitetan hobeto ikusi dute senideek, baina negua «oso-oso gogorra» izan dela jakinarazi diote Agurne Barruso Bergarako alkateari. Zortzi urteko kartzela zigorra jarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak 18/98 sumarioren baitan, ETAri laguntzea egotzita.
Elkorok bi legegintzaldi egin ditu Bergarako alkate, 1976koa eta 1987koa. Hasieran, bigarren legegintzaldi horretako lau zinegotzi baizik ez ziren bildu haien alkatea izan zenaren askatasunaren alde zer egiten ahal zuten hausnartzeko. Horietariko bat zen Barruso. Bilera batean, 1976az geroztik herrian izandako ahal bezain hautetsi gehiago biltzea pentsatu zuten. Deialdi pertsonala izango zen, alderdi politikoetatik at. Eta, Barrusok azaldu duenez, uste baino errazagoa izan da, baita uste baino arrakastatsuagoa ere. 1976az geroztik 111 pertsona izan dira zinegotzi Bergaran, eta haietariko ehunek bat egin dute Elkororen askatasuna eskatzeko, independenteak, EAJkoak, EAkoak, Ezker Batukoak, PSE-EEkoak, Aralarrekoak eta ezker abertzalekoak. Kontuan hartuta 111 horietatik sei zendu direla, Elkoro eta bertze bat kartzelan daudela, PPk Bergaran izan dituen bi zinegotziengana ez dutela jo, bakar batek baizik ez du Elkororen askatasunaren alde sinatu nahi izan; Beste guztiek bai, ordea, sinatzen ahal zutenen %97. «Oso erraza izan da. Banan-banan deitu behar izan ditugu, baina dei bakarrarekin nahikoa izan da haietariko 71ren konpromisoa lortzeko, eta gaineratikoak berehala hurbildu dira».
Dueñasko espetxeko zuzendariari helarazitako gutunean sinatzaileak haien kezka agertu diote Elkororen egoerari buruz, eta hura askatzeko tramiteak hasteko eskatu diote. Horrez gain, ehun hautetsi eta hautetsi ohi horien ordezkaritza bat osatu dute harekin bildu ahal izateko. 1976az geroztik izan diren alkatetzen ordezkariz osatuta dago, Elkororenak salbu: Agurne Barruso, gaur egungo alkatea, Imanol Bolinaga, 1983tik 1987ra alkate izandako, Victoriano Gallastegi, 1991etik 2007ra alkate izandakoa, eta Alberto Bolivar, 1979tik 1983ra alkateorde izandakoa.
Herritarrek parte hartu nahian
Ekimenak ez du bakarrik arrakasta izan hautetsi eta hautetsi ohien artean. Barrusoren arabera, ekimenaren berri herrian zabalduz joan den heinean, asko izan dira sinatu eta laguntza eman nahi izan dutenak. Haren ustez, ekimenaren arrakastak argi erakusten du jendea kontzientziatuta dagoela adin horrekin eta osasun horrekin pertsona bat kartzelan egotea ez dela normala. Hala ere, harrituta gelditu da ohartzean hautetsi ohi batzuek ez zekitela Elkoro kartzelan zegoenik.
Gutun hori igortzea eta bilera eskatzea izan da ehun hautetsi horien lehen ekimena, baina dagoeneko gelditu dira hemendik hiru hilabetera berriro biltzeko, eta ekimen horrek izanen duen erantzunaren arabera jokatzeko. Orduan erabakiko dute ekimen gehiago sustatu behar dituzten Elkoro herrian aske ikusi ahal izateko.
Hautetsi kopurua
111
Bergarako hautetsi eta hautetsi ohi. 1976az geroztik 111 hautetsi izan dira Bergaran (Gipuzkoa), eta horietako ehunek eskatu dute Jose Luis Elkoro bertako alkate ohia askatzeko; Independenteak, EAJkoak, PSE-EEkoak, EAkoak, EBkoak, Aralarrekoak eta ezker abertzalekoak.
2010-03-07
Bergarako ehun hautetsi eta hautetsi ohik bat egin dute zazpi urtez herriko alkatea izan den Jose Luis Elkororen askatasuna eskatzeko, adinean gora doalako eta gaixo dagoelako.
Askatasunaren haize eske
Xan Harriague.