Subscribe to Adierazi

Atxikimendua

Ibarra| Herriko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak

March 5, 2010 by editorea  
Filed under Berriak

 2010-03-04. Tolosaldeko hitza.

“Jarrairen izarrarekin” sinatutako kartelak jartzea leporatu diete. Arratsaldean askatuko omen dituzte Ibarrako bi gazte atxilo eraman ditu Ertzaintzak 11:00ak inguruan. J. M. O. eta G. J. dira gazteak. Tolosako Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte. Arratsaldean aske geldituko direla esan diote familiari Tolosako ertzainek.

Euskal Herri kalean, Kultur Etxearen atzealdearen inguruan, identifikatu dituzte bi ibartarrak. Bertara gerturatu diren herritarrek esan dutenez, “Ertzaintzaren arabera aurrez ikusi omen dituzte kartelak jartzen, ez gelditu dituzten unean”. Ertzaintzaren prentsa bulegotik jakinarazi dutenez, “bi gazteak kartelak jartzen ari ziren. Kartelak Jarrai-ren izarrarekin sinaturik zeuden”.

Kartelek Xebas Goikoetxearen eta Mikel Lopetegiren omenaldirako deialdia egiten dute. Bertan izar bat agertzen da, Che Guevara iraultzaile argentinar-kubatarraren txapelan agertzen den bera. Xebas Goikoetxea 1977. urteko martxoaren 8an hil zuen Guardia Zibilak kontrol batean gelditu ostean. Mikel Lopetegi 1988ko martxoaren 2an hilda agertu zen Herrerako espetxean.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gogor salatu du Ertzaintzaren jokabidea: “Adierazpen askatasunaren aurka Ertzaintzak darabilen bortizkeria eta jarrera errepresiboa salatu nahi ditu AAM. Azken asteotan herri eta auzo askotan armaz jositako Ertzainak kartel eta pankartak kentzen ari dira, beti ere irizpide politiko argiekin. Propaganda politikoa kentzeak eta kartela jartzeagatik jendea atxilotzeak herri honetan dagoen eskubide urraketa erakusten du”.

Ertzaintzak goizean atxilo eraman dituen bi gazteak aske gelditu dira

19:00etan Ibarrako plazan batzar informatiboa egingo dute G. J. M. ibartarra 15:45ak inguruan askatu dute, J.M.O. 17:00ak inguruan. Ertzaintzaren aurrean ez dute deklaratu eta epailearen aurretik igaro gabe kaleratu dituzte. Zitazioaren zain gelditu dira. “Terrorismoa goratzea” egotzi diete Ertzaintzak.

Gazteen esanetan Ertzaintzaren egoitzan egon diren bitartean, “zeldara gerturatu eta ‘Cara al Sol’ jarri digute hiru aldiz, mobil bateko musika ematen zuen. Hau aipatzekoa dela uste dugu.”

  • Winsor Pilates

Speak Your Mind

Tell us what you're thinking...
and oh, if you want a pic to show with your comment, go get a gravatar!